Gure pertsona nagusiak eta hirugarren adinekoak zaintzen ditugu Irunen eta Donostialdean

“BENETAN GOZOA, SUTONDO TXOKOA”

HAZLANetik, adinekoak beren etxeetan zaintzen ditugu, beren familia-ingurunean ondo zainduta bizitzen jarraitu dezaten.

Uste dugu etxeak oso gune garrantzitsuak direla adinekoen zaintzan.

Beren erosotasun-guneak, beren etxeak segurtasuna ematen die zahartzaroari hobeto aurre egiteko.

Egiten ditugun zerbitzuak

Zerbitzu soziosanitarioak


Etxera joaten gara garbitzera, mugitze-ariketak egitera, botika ematera, medikutara laguntzera, eguneko zentrora eramatera, …


Etxeko mantentze-lanak


Etxea mantentzen arduratzen gara: Gelak, eta bainu-gelak eta sukaldeak garbitzen ditugu, otorduak prestatzen, enkarguak egiten,...


Ospitaleetan laguntzen dugu


Zure familiarra ospitale batean baldin badago, ordu jakinetan zaintzen dugu; egunez eta gauez laguntzen dugu.


Barneko langileen bitartekotza


Etxerako barneko langile baten zerbitzuak behar badituzu, dela zure adinekoak zaintzeko, dela zure familiarako, lan-poltsa bat dugu, eta lan-aholkularitzako zerbitzuak ere bai.


Hazlan Zerbitzuak

Hazi: (Euskara): Hazi, garatu.

Lan: (Euskara): Lana, enplegua.


Hazlan gizarte-izaerako enpresa bat da, eta bere jarduna hurbileko zerbitzuen sektorean garatzen du Bidasoa beherean. Garbiketako eta arreta soziosanitarioko zerbitzuak ematen ditugu Irune eta Hondarribian, eta baita Errenterian, Oiartzunen eta Donostialdean ere.

Pertsonei arreta eta zerbitzua eskaintzen diegu, eta gizartean garatu daitezen laguntzen diegu.

Menpekotasun pertsonen arreta Gipuzkoan

KONTAKTUA