MADE IN IRUN

‘Made in Irun’ etiketak, ‘Irunen egina’ren toki-zigiluak, balio erantsia ematen dio gure markari.

Irun HAZLANen josketa-tailerra ehungintzan agerian dagoen behar bat estaltzeko asmoz sortu zen, produkzio-tailerrik ez baitzegoen.

Atelierrak izaera profesionala du, eta etengabe hobetzeko bokazioa. Gure arropak artisau-erara egiten dira, eta banan-banan ikuskatzen dira, kalitate-kontrol zorrotzez. Horretarako, enpresa garrantzitsuak ditugu gure bezeroen artean, mugaren bi aldeetan, gure egiten jakitean konfiantza jartzen dutenak eta beren bildumak ekoizteko enkargua ematen digutenak.

DISEINUA ETA JANTZIGINTZA

Josketako atelierrak martxan jarraitzen du, sortu zenetik, eta merkatuaren beharretara egokitzen joan da. Enpresako zutabeetako bat da, gero eta gehiago finkatu eta profesionalizatu baita, plantilla esponentzialki handituz.

 

PROZESUA

Arropen patroigintzako prozesu guztia egiten dugu gure bezeroekin batera.

ERAKUSGAIAK SORTZEA

Erakusgai-mota oro diseinatzen eta fabrikatzen dugu, sektore-moto orotarako pertsonalizatuta. Xehetasun bakoitza zaintzeaz arduratzen gara, zure marka edo negozioaren irudia eta hedapena bultzatzeko. Zure erakusgaiak sortzeko prozesu guztiak estaltzen ditugu, diseinutik hasi, fabrikazioarekin jarraitu eta erakusgaiak muntatzearekin bukatuz.

EBAKITZE PROZESUA

Irungo gure josketa-tailerrean, oihala eta jantzia ebakitzeko prozesu guztia egiten dugu.

 

DISEINU ORIGINAL BAT NAHI AL DUZU

Askatu zure irudimena gurekin, eta ahal den guztia egingo dugu zure ideia gauzatzeko. Bai partikularrentzat bai enpresentzat; esan iezaguzu zer behar duzun eta guk neurrira egingo dizugu proiektu bat.