Pieza industrialen akabera egiteko eta berrikusteko tailerra.

 

 

Gure produkzio-jarduna kautxuzko piezei bizarra kentzean ardazten dugu, eta lan-munduratzean ta gizarteratzean ahalegin pribatu eta publikoak biltzeko eredu bat gara. Tailer propioa daukagu Irungo Belasko auzoan. Pieza industrialei bizarra kentzea. Kautxuzko piezak egiteko prozesuetan sortzen diren bizarrak eta ezpurutasunak edo bezeroak nahi dituen piezako beste material batzuk kentzean espezializatuta gaude, horrela pieza- eta angelu-mota desberdinetarako konfiguratzeko aukera sortuz.

PIEZA INDUSTRIALEN BIZAR-KENTZEA, EGIAZTATZEA ETA KONTROLATZEA, BATIK BAT KAUTXUZKOENAK

Ekintzailetzako proiektu hau sortu zen negozio-aukera bat antzeman zelako pieza industrialetan, batik bat kautxuzkoetan, bizarra kentzeko eta piezak egiaztatzeko eta kontrolatzeko jardueraren eremuan. Ideia hau hautatzeko faktore erabakigarriak izan dira, besteak beste, prozesu hori beren zereginetan sartzen zuen automobilgintzako enpresa batean izandako kudeaketa-esperientzia edukitzea, eragiketa horien ezagutza teknikoak edukitzea, balizko bezeroekin harreman pertsonalak edukitzea eta jarduera bereko lan-munduratzeko enpresa bat administratzen esperientzia edukitzea.

Helburuak

Zerbitzua

Helburu nagusia da beren bezeroei ahalik eta zerbitzu onena ematea produktuaren kalitateari dagokionez eta entregak betetzea.

Sektoreak

Sektore askotariko enpresei hornitzen dizkie produktuak, eta bere bezeroen artean, tamaina guztietako enpresak daude, enpresa txikietatik ertainetara.

Bezeroak

Lantzen ditugun materialak oso ondo ezagutzen ditugulako zerbitzu eraginkorra eta profesionala eskaintzen diegu gure bezeroei maila guztietan.  Gure bezeroek gure enpresan erabateko konfiantza izaten jarraitzen dute.

Enpresa plana

HAZLAN SL Sozietatean negozio-lerro berri baten garapena azaltzen du enpresa-planak. Jarduera nagusia izango da kautxuzko piezei bizarra kentzeko eta hautatzeko eta kontrolatzeko zerbitzuak ematea; eta merkatua, berriz, injekzioz moldatzeko prozesuaren bidez kautxuzko artikuluak fabrikatzen dituzten enpresen oinarrizko ezaugarriak dituzten bezeroek osatzen dute.

Pieza industrialen, batik bat kautxuzko piezen akabera egiteko eta berrikusteko zerbitzuak egiten ditugu. Bizarra kentzeko eta piezak egiaztatzeko eta hautatzeko lanak, bezeroek eskatzen dituzten kalitate-irizpideen arabera; gehienbat automobilgintzako sektorekoak izaten dira. Eremu geografikoa: Bidasoko eskualdea eta inguruak.

Zerbitzuak

 

Era berean, kontuan hartzen du bere zerbitzuak zabaltzeko eta beste azpikontratazio industrialeko jarduera-mota batzuetara (ikuskapena, mihiztadurak, erreprozesuak, …) aplikatzeko enpresak duen gaitasuna.

Enpresa

Como Empresa de economía social, y en el marco de las políticas públicas contra la exclusión social, el objetivo primordial de Hazlan es ser un agente activo de la inserción sociolaboral de personas con especiales dificultades de acceso al mercado laboral. Como objetivo inherente a una actividad empresarial, se trata de hacer un negocio económicamente sostenible, con una oferta de servicios y calidad satisfactoria para sus clientes.

Calidad

Entre las singularidades del proyecto cabe destacar un enfoque centrado en las personas, dirigido a la satisfacción del cliente, con una oferta especializada y una relación calidad/precio competitiva, así como un rigor profesional en el cumplimiento de compromisos.

.

{

El ámbito geográfico a cubrir con esta oferta de servicios se centra en la Comunidad Autónoma del País Vasco y en la Comunidad Foral de Navarra

Dirección

Avenida Letxunborro,Nº 58

20305 Irun (Gipuzkoa)

Teléfono