Palmera Monteroko adinekoen zentroa HAZLANi esleitu dio IRUNGO UDALAK Palmera Montero Guneak erreferentziazko tokia izan nahi du, zahartzaro aktiboa sustatzeko eta 60 urtetik gorako irundarrek gizartean parte hartu dezaten.

  • HELBURUAK:

Helburu nagusien artean, honako hauek nabarmentzen ditugu:

  • Zahartzearekiko ohitura osasungarriak eta jarrera positiboak bultzatzea.
  • Komunitateko adinekoen parte-hartze aktiboa eta integrazioa akuilatzea eta bultzatzea.
  • Adinekoak autodeterminazioan gaitu daitezen aurrera egitea.
  • Kultura, prestakuntza eta teknologia berrietarako hurbilketa sustatzea.
  • Gizarte-harreman sustatu eta dinamizatzea.
  • Aisia eta denbora librea jarduera edo proiektu askotariko, atsegingarri eta esanguratsuetara bideratzea.
  • JARDUERAK:

Palmera Montero guneak toki ireki bat izan nahi du, non erabiltzaileek jarduera irekiak eta egituratuak egingo dituzten komunitateko beste kolektibo batzuekin batera.

Irekiak: Jarduera ludikoak; hala nola, mahai-jokoak: kartak, dominoa, partxisa, …

Egituratuak: Oroimen-tailerrak, alfabetatze informatikoa, eskulanak eta zentroko adineko erabiltzaileekin adostutako beste batzuk.

Komunitatearekin kolaboratuz: Belaunaldiarteko jarduerak, Palmera Montero gunean dauden elkarteekin egitekoak (Atzegi, etab.) eta beste batzuk. Udal-zerbitzu gisako jarduerak, udaltzain-motakoak, edo Aldundiko zerbitzuen gisakoak, adibidez, suhiltzaileak.