ENPRESA

2014 sortua, Hazlan Irun SL Irunen sortu den gizarte-ekonomiako lehenengo enpresa da, eta hainbat jarduera-ildotan ematen ditu zerbitzuak Gipuzkoa osoan: josketa-tailerra, etxe-garbiketako zerbitzuak, industria-garbiketakoak, adinekoei eta mendekoei arreta emateko eta umeak zaintzeko zerbitzuak; eta guztia, kalitatearen, profesionaltasunaren eta malgutasunaren aldeko apustu garbia eginez.

Gizarte-izaerako entitate bat gara, eta emakumeak nahiz gizonak profesionalizatzea sustatzen dugu gure plantillaren barruan.

Era berean, gure iritziz, gure langileen prestakuntzak eta esperientziak erabakitzen dute gure enpresaren arrakasta, lan serioa, antolatua eta profesionala eginez.

Hazlan Irun SL enpresan, pertsonak dira aktibo nagusia, bai enpresa barruan bai kanpoan. Hori gauzatzeko, jarraipena egiten diegu gure langileei, bezeroekin batera, eta funtsezkoa iruditzen zaigu enpresaren leialtasuna.

MISIOA

Hazlan Irun SL enpresaren misio nagusia da lan-merkatura sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzea, lanpostu bat emanez.

IKUSPEGIA

Enpresaren ikuspegia da bezero guztien beharrak betetzea, zerbitzu gehiago eskainiz eta lanpostu gehiago sortuz.

Horrela, kalitatea hobetu ahal izango dugu, bai gure langileen aldetik bai gure bezeroen aldetik.

BALIOAK

Enpresa barruan, batik bat kulturarteko harremanak bultzatu nahi dira, zerbitzuei eta produkzioari begira.

Horregatik, zerbitzuen eremuan, gizarte-balioak dituen enpresa bat da; izan ere, ahalegina egiten da langilea gizartean genero-desberdintasunik gabe integratzeko, bezeroen eta enpresako kideen artean elkarlanean jarduteko eta aukera-berdintasuna gauzatzeko.

Produkzioari dagokionez, josketa-tailerrean, enpresaren balioak dira sormena, kalitatea, pertsonalizazioa, ingurunearekiko konpromisoa eta gardentasuna lan egiterakoan.

Sormena

Jasangarritasuna

Konpromisoa

Gardentasuna

 

ARRETA SOZIO-SANITARIOA

EHUNGINTZA

GARBIKETA ZERBITZUAK