Gure zerbitzuak

Izan konfiantza gurekin edozein instalazio edo toki beti egoera ezin hobean mantentzeko.

 

Guk lagundu ahal dizugu, kontsultatu iezaguzu.

Zerbitzuak

Gure giza-taldea da gure enpresako aktiborik baliotsuena. Uste dugu haien prestakuntza eta lan-gaitasuna funtsezkoa dela betetzen dituzten zerbitzuak hobeto emateko. Gure langileen prestakuntza profesionalak abalatzen gaitu, eta gero eta bezero gehiagok jartzen dute konfiantza enpresaren egiten jakitean, eta gero eta gehiagok kontratatzen dituzte gure zerbitzuak.

Enpresak gure langileen diskrezio zorrotza ziurtatzen du. Pertsonalki emango dizugu arreta, eta zure neurrira egokitzen dugu aurrekontua. Arreta pertsonala ematen dizugu, eta zure beharretara egokitzen dugu zure aurrekontua. 

  • Etxeko garbiketa-zerbitzuak
  • Lokal-garbiketa
  • Ostalaritzako garbiketa
  • Erkidego eta atari garbiketa
  • Bulego-garbiketa
  • Obra-amaierako zerbitzuak
  • Nabe- edo enpresa-garbiketa
  • Garbiketa industriala

Etxeko zerbitzuak

Badakigu zaila dela etxea beti garbi-garbi edukitzea. Baina horretarako gaude gu, zuri bizitza errazteko!

Langileak kualifikatuta daude, etxeko eremuan lan-mota oro egiteko: arropa-garbiketa, plantxa, moketa-garbiketa, kristalak, sukalde-zerbitzua, erosketak, enkarguak… Era berean, talde bat dugu garbiketa orokorrak, mantentze-lanak eta obra-amaierakoak egiten dituena.

Aldi bateko garbiketa-zerbitzuak ere egiten ditugu, eta baita apartamentu turistikoak mantentzeko lanak ere.  Zure etxea beti garbi eta ezin ederrago egon dadin.

  • Unean-uneko etxeko garbiketak, etxeko mantentze-lana, garbiketa sakonak, kristalak, etab.

Garbiketa industriala

Eremu profesionalago batera ere zuzentzen gara, eta garbitze-lanak egiten ditugu dendetan, bulegoetan, enpresetan, obra-amaieretan, ostalaritzan …

Gure bezeroak eskatzen digun lekuan egiten ditugu garbiketa-zerbitzuak. Horrela, bada, gure garbitzaileak joan beharreko lekura joaten dira, garbitze-zerbitzuak eskaintzera; besteak beste, Irungo, Hondarribiko, Errenteriako, Donostiako eta Gipuzkoako beste herri batzuetako enpresetara.

  • Garbiketako profesional guztiak erabat prestatuta eta kualifikatuta daude lana egiteko.
  • Ahaleginik handiena egingo dute beren lanak egiteko.
  • Badakigu garbitasuna gauzarik garrantzitsuenetako bat dela, eta, batez ere, lan egiten dugun toki bakoitza txukun eta bikain geratu dadin nahi dugu, ahalik eta erosoen gertatu dakizun.

Gure zerbitzuak

Zure etxeko garbiketa

Arropa lisatzea, arropa garbitzea, sukalde-zerbitzua, etxea garbitzeko zerbitzua (bai orokorra bai sakon) edo beharrezko edozein erosketa edo enkargu egitea dira eskaini ahal dizkizugun zerbitzuak. Etxe eta familia bakoitzaren egoera berezira erabat egokitutako zerbitzua.

Enpresetako garbiketa

Enpresa batean jende asko biltzen da ordu askotan, hainbat jarduera egiteko. Zure enpresak ezin hobeto jardun dezan, onena da giro ezin hobean lan egitea.

Ostalaritzako garbiketa

Tabernak, gastronomi elkarteak eta jatetxeak garbitzeko zerbitzuak. Ostalaritzan, garbitasun- eta higiene-baldintza ezin hobeak behar dituzte, bezeroak gogobetetzeko.  Izan konfiantza gurekin, dena garbi eta ezin hobeto egon dadin.

Erkidegoetako garbiketa

Eraginkortasun eta kalitate handiena bermatzen ditugu zure bizitoki-erkidegoan eta bertako guztientzako diren eremu osoan egiten dugun garbiketa-zerbitzuan

Bulegoak

Garbi eta txukun mantentzen ditugu zure bulegoak, gelak eta lan-gelak, eta guztientzako diren tokiak ere ondo zaintzen ditugu.

Obra-amaiera

Obra berri batean edozein garbiketa-mota egiten dugu; etxebizitzak eta lokalak garbitzen ditugu, eta garbiketa orokorra eta sakona ere egiten ditugu.

 

EROSOTASUNA

  • Ez duzu ezertaz kezkatu beharrik izango; orotaz arduratzen gara.
  • Zure beharrei modu erabat indibidualizatuan ematen diegu arreta.

MALGUTASUNA

  • Gure bezeroak gogobetetzea da gure helburua.
  • Zure ordutegi eta beharretara egokitzen gara.

KALITATEA

  • Horrek bereizten du gure garbiketa-taldea.
  • Kalitatearekin eta emaitza bikainekin beti konprometituta dagoen zerbitzu bat.

    Gure prezio planak

    Prezioetan sartuta dago BEZa. Guk lagundu ahal dizugu, kontsultatu iezaguzu.

    943 615 615

    Erreserbatu ezazu garbiketa bat edo plan pertsonalizatu gaur.