Garbiketa-zerbitzu profesionalak Irunen (Gipuzkoa)

Gure giza-taldea da gure enpresako aktiborik baliotsuena. Uste dugu haien prestakuntza eta lan-gaitasuna funtsezkoa dela betetzen dituzten zerbitzuak hobeto emateko. Gure langileen prestakuntza profesionalak abalatzen gaitu, eta gero eta bezero gehiagok jartzen dute konfiantza enpresaren egiten jakitean, eta gero eta gehiago kontratatzen dituzte gure zerbitzuak.

Enpresak gure langileen diskrezio zorrotza ziurtatzen du. Pertsonalki emango dizugu arreta, zure neurrira egokituko dugu  aurrekontu bat. Pertsonalki emango dizugu arreta, eta aurrekontua zure beharretara egokituko dugu.

La empresa acredita la estricta discreción de nuestros trabajadores. Le atendemos personalmente y adaptamos un presupuesto hecho a su medida. Le atendemos personalmente y adaptamos su presupuesto a sus necesidades.

Etxeko zerbitzuak

Langileak kualifikatuta daude, etxeko eremuan lan-mota oro egiteko: arropa-garbiketa, plantxa, moketa-garbiketa, kristalak, sukalde-zerbitzua, erosketak, enkarguak… Era berean, talde bat dugu garbiketa orokorrak, mantentze-lanak eta obra-amaierakoak egiten dituena.

Aldi bateko garbiketa-zerbitzuak ere egiten ditugu, eta baita apartamentu turistikoak mantentzeko lanak ere.  Zure etxea beti garbi eta ezin ederrago egon dadin.

Garbiketa industriala

Eremu profesionalago batera ere zuzentzen gara, eta garbitze-lanak egiten ditugu dendetan, bulegoetan, enpresetan, tabernetan, jatetxeetan…

Gure bezeroan eskatzen digun lekuan egiten ditugu garbiketa-zerbitzuak. Horrela, bada, gure garbitzaileak joan beharreko lekura joaten dira, garbitze-zerbitzuak eskaintzera; besteak beste, Irungo, Hondarribiko, Errenteriako, Donostiako eta Gipuzkoako beste herri batzuetako enpresetara.

Auto-garbiketa

Zure autoa berria balitz bezala ikusi nahi baduzu, zergatik ez diogu garbiketa eder bat ematen?

Gure Irungo instalazioetan, ibilgailuen garbiketa orokorrak egiten ditugu, bai barrualdetik bai kanpoaldetik.