ZER EGITEN DUGUN

Irungo gure josketa-tailerrean, oihala eta jantzia ebakitzeko prozesu guztia egiten dugu.

 

TRAZUA

Ebakitzeko ordenaren espezifikazioen, taila-kopuruaren, pieza-kopuruaren arabera egiten da trazua, oihalaren luzera eta zabalera kontuan hartuta. Eta piezak konpondu egin behar dira, ahalik eta oihal gutxien alferrik galdu dadin.

Oihala zabaldu egiten da alde batetik bestera ebakitzeko mahai baten gainean, zabaltze-mota eta geruza-kopurua kontuan hartuta eta ebakitzeko ordenan eskatzen den luzeraren arabera.

MarkaTZEa

Patroien perfila erabili beharreko oihalaren neurrien ezaugarrien arabera markatzea edo marraztea oihalaren gainean zuzenean edo paper gainean egin daiteke. Nolanahi ere, komeni da patroiak eskala gutxituan jarri aurretik aztertzea. Horregatik, kontu berezia eskatzen du markatzeko lanak, horren arabera aprobetxatuko baita ehuna.

GURE LANA

Prozesu guztia egiten dugu, diseinutik egiteko faseraino. Hobetzeko eta diseinuan eta modan dauden joera berrietara egokitzeko grinak zentro abangoardista bat sortzera eraman gaitu, tresna onenekin hornituta, modaren, jantzigintza industrialaren, patroigintzaren eta eskalatzearen munduan lan-aukera guztiak estaltzeko.