Etxeetan barneko langile-zerbitzuei buruz merkatuan eskari handia dagoenez gero, Hazlan enpresan, zerbitzu horri buruzko aholkularitza eskaintzen diegu hala eskatzen duten familiei.
Horrela, bada, hainbat zerbitzu-mota eskaintzen ditugu:
  • BARNEKO PERTSONA

Aholkularitza, langileen eskubide eta obligazioei buruz, eta soldatari buruzko orientazioa.

Aurretiko hautaketa, familiak aurkeztutako baldintzetara egokitzen diren zenbait langile hautatuz. Lehendabiziko hautaketa honetatik, familiak erabakiko du egokiena nor den.

Kontratua eta hileroko nominak egitea.

– Langilearen hileko jarraipena, enpresaren aldetik.


  • GAUEKO LANA ASTE BARRUAN

Gauez arreta presentziala ematen da hala eskatzen duen pertsonaren etxean, beharrezko arreta bermatuz, behar denean.

Gaueko 21:00etan hasiko litzateke zerbitzua, eta hurrengo eguneko 09:00ak arte izango litzateke (azkeneko irteera, larunbatean, goizeko 9etan)


  • GAU SOLTEAK

Etengabeko zaintzak eta laguntzak. Laguntza eta zaintza trinkoko zerbitzua pertsonaren etxean. Pertsonak etxetik atera gabe arretarik eta zaintzarik albait onena izan dezan nahi dugu.


  • ASTEBURUKO GAUEKO LANA

Zerbitzu honetarako, zenbait aukera daude:

Ostiraletan 21:00etan lanera sartuta, igande gaueko 21:00ak arte.

Larunbatean 12:00etan lanera sartuta, igande gaueko 21:00ak arte.

Larunbatean 16:00etan lanera sartuta, igande gaueko 21:00ak arte.


  • ALDIAN BEHINGO ASTEBURUAK

Aldian behingo asteburuetarako kontratatu daitezke zerbitzuak, jarraitutasunik gabe.

Ordutegi horiek orientatiboak dira; familien eta mendekoen beharretara egokitu daitezke.