GURE ZERBITZUAK BEHAR AL DITUZU? JAR ZAITEZ HARREMANETAN

hazlan@apmendibil.eus

ZUGANDIK HURBIL

Hazlan izaera soziala duen enpresa bat da, eta Bidasoa Behereko hurbiltasun-zerbitzuen sektorean jarduten du. Garbiketako eta arreta soziosanitarioko zerbitzuak ematen ditugu Irunen eta Hondarribian, baina bat Errenterian, Oiartzunen eta Donostialdean ere.

Pertsonentzako eta haien garapen sozialerako arreta eta zerbitzua eskaintzen dugu.

GURE ESKAINTZA

Gure pertsona nagusiak eta hirugarren adinekoak zaintzen ditugu Irunen eta Donostialdean.

ETXE TXOKO GOXOA

HAZLANetik, adinekoak beren etxeetan zaintzen ditugu, beren familia-ingurunean ondo zainduta bizitzen jarraitu dezaten. Uste dugu etxeak oso gune garrantzitsuak direla adinekoen zaintzan. Beren erosotasun-guneak, beren etxeak, segurtasuna ematen die zahartzaroari hobeto aurre egiteko.

ETXEKO ARRETA

HAZLANen, adinekoak beren etxeetan zaintzen ditugu, beren familia-ingurunean ondo zainduta bizitzen jarraitu dezaten. Uste dugu etxeak oso gune garrantzitsuak direla adinekoen zaintzan. Beren erosotasun-guneak, beren etxeak, segurtasuna ematen die zahartzaroari hobeto aurre egiteko.

ARRETA SOZIOSANITARIOA

Arreta soziosanitarioaren eremuan bi alderdi lantzen dira: osasuna eta behar sozialak. Bereziki, behar bereziak (fisikoak, psikikoak, sentsorialak, sozialak…) dituzten kolektiboetan ardazten da. Arreta soziosanitarioaren helburua da bizi-kalitatea hobetzea, beste hitz batzuetan esanda, mendekotasun-egoera batean dagoen edozein pertsonari arreta ematea bere ongizatea osotasunean hobetzeko.

EGUNEKO ZERBITZUA

Gure bezeroek gehien eskatzen duten zerbitzua da egunekoa zerbitzua: pertsona jakin bat adinekoa etxean zaintzeko eta arreta eman diezaion. Pertsona batek etxean ematen duen estaldura da, bereziki, gure bezeroei LASAITASUN eta KONFIANTZA handiagoa ematen diena

 

ZERBITZU SOZIOSANITARIOAK

Etxera joaten gara pertsona garbitzera, mugiaraztera, administratzera, botikak ematera, banan-banan hartuta eta planteatzen diren betekizunak kontuan hartuta. Horrela, hainbat arreta-mota eskaini ahal dira: medikutara laguntzea, eguneko zentroetara eramatea eta abar. Behar horretatik abiatuta, kasu bakoitzean behar den babesaren arabera kudeatzen da zerbitzua.

ETXEKO ZERBITZUA

Etxea mantentzeaz arduratzen gara: etxeko langileak arduratzen dira garbitze-lan guztiak egiteaz (gelak, bainu-gelak, sukaldeak …), lixatzeaz, otorduak prestatzeaz, enkarguak egiteaz…alegia, etxean egin behar diren lanak. Pertsona guztiek esperientzia handia dute etxeko edo laguntzako zerbitzuan.

ADINEKOEN ZAINTZA

“HAZLANetik, adinekoak beren etxeetan zaintzen ditugu, beren familia gunean ondo zainduta bizitzen jarraitu dezaten. Uste dugu beren etxeak direla beren konfort guneak eta beren etxeak garrantzi handia duela adinekoen zaintzan. “

“Zerbitzuaren helburua da arreta pertsonala eta/edo etxeko arreta ematea etxean bertan hala behar duten adinekoei, beren independentzia eta autonomia pertsonala sustatze aldera “

“Asmoa da adinekoak beren ingurunean mantentzea eta beren bizi-kalitatea hobetzea. Etxeko Laguntzailearen prestakuntza duten profesionalen bidez ematen da arreta”

bidali mezu bat edo deitu iezaguzu

Edozein informazio behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan.